Gizon batek errezeta bat prestatuko du oso gonbidatu berezi batentzat…
José Manuel Prada Garcíak (Cádiz, Espainia. 1978) dokumentala, film laburra eta publizitatea garatu ditu laneko ibilbidean. 2014an lehen saria irabazi zuen Alcances zinema-jaialdiko Cines3 lehiaketan Funcionando film labur dokumentalari esker. Gainera, 2017an eta 2019an Nespresso Talents Spain lehiaketa irabazi zuen Una mañana cualquiera eta Nouvelle Cuisine film laburrekin, hurrenez hurren. Jindama (2008) web-sailaren sortzailea da, halaber. Victoria Fresneda Gómez (Murcia, Espainia. 1980) medikuntzarekin batera garatu du bere artista lana. Publizitateko arte-zuzendaritzan eta janari-estilismoan aritzen da, eta Nouvelle Cuisine lehen fikzio-filma du.