Bittor Arginzonizen izaerak eta bizilekuak berdingabe bihurtzen dute haren sukaldaritza. Jakiak sutan egiteko aukerak ez dira agortu, eta erroetara itzultzea miresgarria izan daiteke begirunez eta bokazioz egiten bada. Autodidakta, munduko hirugarren onena bihurtu du bere jatetxea, Etxebarri, minimalismoa harturik markatzat. Sorlekuko natura da haren paisaia, eta sua eta produktu onenak, haren lanerako materialak. Eta isiltasuna. Isiltasuna bere ibilaldietan, naturan, suan, produktu egokiaren aukeran eta egoste-puntu zehatzean.
Iñaki Artetak (Bilbo, Espainia. 1959) 1986tik uztartu ditu zinema, publizitatea eta argazkigintza. 1988an Leize producciones ekoiztetxea sortu zuen. Publizitateko iragarkien errealizadorea eta film luze dokumentalen zuzendari, gidoilari eta ekoizle sariduna da. Esaterako, Trece entre mil (2005) dokumental onenaren Goya sarietarako izendatu zuten; El infierno vasco-ri (2008) dokumental onenaren saria eman zion Espainiako Idazle eta Kritikari Zinematografikoen Elkarteak; Testigo Involuntario. Nicolás Redondo (2012) Tiempo de Historia sailerako aukeratu zuten Valladolideko zinema-jaialdian; eta 1980 (2014) “The Act of Killing. Zinema eta indarkeria globala” atzera begirakoan sartu zen 2016ko Donostia Zinemaldian.