Cocinar belleza-k profil artistiko eta aitortuko askotariko ahotsak bilduko ditu galdera sinple bati erantzuteko: zaporea ederra izan daiteke? Kontzeptu horren inguruan elkarrizketa bideratuko dute Toni Segarra publizistak eta Quique Dacosta hiru Michelin izardun sukaldariak eta abangoardiako gastronomiaren munduko erreferenteak. Artearen bokazioetako bat edertasuna sortzea da. Paradoxikoki, edertasuna, kontzeptu gisa, ez da ia inoiz erabili zaporearen inguruan. Dacostak artista horietako bakoitzarengana joko du, abangoardiako sukaldea diziplina artistikoa ote den elkarrekin hausnartzeko.
Sergio Piera publizitateko errealizadore izan da 20 urtean baino gehiagoan. Horrez gain, Rodar y rodar Barcelona eta Video & Partners ekoiztetxeen sortzaileetako bat da, eta haiei esker hainbat sari lortu ditu publizitate-jaialdietan: adibidez, Cannesen, Donostian eta New Yorkeko Clio sarietan. Ananda Project egitasmoa ere sortu zuen, ekoizpen artistikoagoei emateko bide; horietako bat da Cocinar belleza.