Valentziako paella tradizionalaren errezeta aitzakia ezin hobea izango da Amparo ezagutzeko. Osagai artean, bere bizitzaren sekretua zein den azalduko digu 96 urteko emakume horrek: hain zuzen, optimismoa, bizipoza eta grina. Paella egiteko aitzakia harturik, bere haurtzaroko eta bizitzako zenbait oroitzapen ekarriko ditu Amparok gogora bere 8 urteko birbilobarekin batera, bide batez, gure gastronomia hurrengo belaunaldiei helarazten zaiela ziurtatzen duen bitartean.
Marta López Plaza (Alzira, Espainia. 1977) tokiko telebista batean kontulari hasi zen, Enpresa Zientziatako diplomatura ikasi baitzuen, eta hor ezagutu zuen ikus-entzunezkoen mundua. Harrezkero ikus-entzunezkoen ekoizpenean aritu da, batez ere, enpresa eta erakundeentzat Interneteko bideoak eginez. Eduardo Peiró Porcel (Xeresa, Espainia. 1979) telebistako kameralaria eta bideo-editorea da. Nagusiki enpresentzat eta erakundeentzat bideoak ekoizten eta freelance gisa hainbat telebista nazionaletan aritu da lanean. La receta de la vida aurten Nespresso Talents saria irabazi duten hiru film laburretako bat da.