tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  >
Agur Etxebeste!
Euskal Zinema Gala
Euskal Zinemaren Gala
Euskal Zinemaren Gala
Euskal Zinemaren Gala (v.o. )
28m. 53s.
Euskal Zinemaren Gala (v.o. )
(v.o. )

Patrizio Etxebestek alkatetza utzi beharko du osasun-arazoak direla eta. Gutxik dakite benetako zergatia, ordea: inguruko herrietan argitara atera diren ustelkeria-eskandaluek pentsarazi diote hurrena bera eror daitekeela. Eta nor hobe bera ordezkatzeko eta kontrolari eusteko, Maria Luisa emaztea baino. Baina guztia ez da lehen bezain erraza izango. Emakume loreontziak apaingarri hutsa izatea baztertuko du, eta ekinean hasiko da. Gizon kontrolatzaileak ez du kontrolatzen berak uste edo nahi beste, eta egokitu beharko du, aurrera egin. Krisi orok tirabirak eta arazoak dakartza, familiakoa, politikoa nahiz soziala izan. Baina aldaketak eta abagune handiak ere sortzen ditu. Aupa Etxebeste! (2005) filmaren sekuela.

BIOGRAFIA

Asier Altunak (Bergara, Gipuzkoa. 1969) eta Telmo Esnalek (Zarautz. Gipuzkoa, 1967) Aupa Etxebeste! zuzendu zuten 2005ean; New Directors sailean lehiatu zen, eta Donostian Gazteriaren Saria eskuratu zuen. 2016an, Belodromoan proiektatutako Kalebegiak talde-filmean parte hartu zuten Iraila segmentuarekin. Bakarka, Altunak Sail Ofizialean parte hartu zuen Bertsolari (2011, lehiaketatik kanpo) filmarekin eta Amama (2015) Irizar saridunarekin, eta 2018an Zinemira sailean proiektatutako Gure oroitzapenak talde-filmean esku hartu zuen. Aurten proiektu bat aurkeztuko du Koprodukzio Foroan: Karmele. Bestalde, bi lan zuzendu ditu Esnalek: Urte berri on, amona! (2011), New Directors sailean parte hartu zuena, eta Dantza (2018), 2017an Glocal in Progress saria jaso eta hurrengo urtean Donostiako Sail Ofizialean aurkeztu zena.

PROGRAMAZIOA
d. 23
11:00h.
Aretoa: Principal
J.B. (euskara) azpitituluak espainieraz eta elektronikoak ingelesez
Prentsa eta akreditatuak. Lehenetsitako sarbidea duten akreditazioek eta prentsakoek izango dute lehentasuna
d. 24
21:30h.
Aretoa: Teatro Victoria Eugenia
J.B. (euskara) azpitituluak espainieraz eta elektronikoak ingelesez
Euskal Zinemaren Gala
Euskal Zinema Gala
d. 25
16:00h.
Aretoa: Antiguo Berri, 7
J.B. (euskara) azpitituluak espainieraz
Filma audioz deskribatua euskeraz AudescMobile plataforman
FITXA
Zuzendaria
Asier Altuna , Telmo Esnal
Gidoia
Asier Altuna, Telmo Esnal, Nagore Aranburu
Ekoizpena
Irusoin
Iñaki Gómez, Xabier Berzosa, Iñigo Obeso, Nerea Rodríguez, Fernando Larrondo
La Fidèle Production
Jokin Etcheverria
Kilima Media
MIGUEL MENENDEZ
Salmentak
Banaketa
Barton Films S.L.
Argazkia
Gaizka Bourgeaud
Muntaketa
Laurent Dufreche, Raúl López
Musika
Javi P3Z
Antzezleak
Ramon Agirre, Elena Irureta, Paco Sagarzazu, Iban Garate
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Iraupena
100 m.
Herrialdea
Espainia
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea