Romina familiaren etxera itzuliko da ama izan ondoren. Bere semearen, Ramónen, aitarengandik urrun, bere amaren, Mónicaren, etxean babestuko da. Han amaren denboran murgilduko da, baita alaba-denboran ere, eta zer nahi duen argitzen saiatuko da. Buenos Airesen bisitan, aleman-eskolak emango ditu Rominak, eta ezkongabeko bizitza egiten saiatuko da, gauez ateratzen. Semea maitatzen hasi aurretik nolakoa zen jakin nahi du. Nor den ulertu behar du, bere jatorrira itzuliz eta familiako historiaren zati bat berreginez. Romina Paula idazle, dramagile eta aktoreak zuzendutako lehen lana. Rotterdamgo zinema-jaialdiko Bright Future sailean aurkeztua.
Romina Paula (Buenos Aires, 1979) idazlea, dramagilea, antzerki-zuzendaria eta aktorea da. Buenos Aireseko Arte Dramatikoko Eskola Metropolitanoan ikasi zuen dramaturgia, eta nazioartean ibilbide handia izan duten lanak estreinatu ditu dramagile eta zuzendari gisa. Horrez gain, ¿Vos me querés a mí?, Agosto eta Acá todavía eleberriak argitaratu ditu. Antzezle gisa, emakumezko aktore berri onenaren Sur saria irabazi zuen Santiago Mitreren El estudiante (2011) filmari esker, eta Matías Piñeiroren Todos mienten (2009) eta La princesa (2014) filmetan aritua da. De nuevo otra vez, berak idatzi eta zuzendutako lehenengo film luzea, Rotterdamgo azken zinema-jaialdian estreinatu zen.