Cagalera eta Moloteco San Gregorio Atlapulco herriko bi nerabe dira. Bizi duten egoera itogarriari ihes egitea bilatuko dute etsi-etsian. Elektrikarien sindikatuan haien bizitza alda dezakeen plaza bat salgai dagoela jakiten dutenean, Mexiko Hiriko mundu kriminal ilunean barrenduko dira, beren askatasuna erosteko ahaleginetan. Cannesko zinema-jaialdiko emanaldi berezia.
Batez ere aktore-lanagatik ezaguna –Amores perros, Y tu mamá también, Diarios de motocileta eta No filmetan, adibidez–, Gale García Bernalek (Guadalajara, Mexiko. 1978) Déficit-ekin (2007) egin zuen zuzendaritzan debuta, eta Cannesko zinema-jaialdiko Kritikaren Astean estreinatu zuen lan hori. Gainera, The Letter, Lucio eta Love of My Life segmentuak zuzendu ditu, 8 (2008), Revolución (2010) eta Madly (2016) talde-filmetarako, hurrenez hurren. 2010ean Los invisibles zuzendu zuen Marc Silverrekin batera, Amnesty International erakundearentzako lau film labur, eta 2015ean La mano visible film laburra egin zuen Sundance Institute Short Film Challenge proiekturako. Aquí en la tierra eta Mozart in the Jungle telesailetarako atalak ere zuzendu ditu. Chicuarotes, bere bigarren filma, lehiaketaz kanpo estreinatu zuen Cannesko aurreko zinema-jaialdian.