Kuba, 1994ko uda. Aldi Berezian, herrialdeko krisi handienetako batean, legez kanpo Estatu Batuetara iristen saiatuko dira milaka kubatar baltsero, bizirik ateratzeko gai izango ote diren jakin gabe. Oporrak hasten direnean, abuztu arduragabe batean murgilduko da Carlos; lagunekin nora ezean ibili, eta lehen aldiz maiteminduko da. Gutxi daki herrialdearen etorkizun ziurgabeari buruz, harik eta, banan-banan, auzotar eta lagunak bizitza hobe baten bila joan, adiskidetasunak hautsi eta familiak banantzen diren arte. Uda bero horretan, hankaz gora jarriko da Carlosen mundua.
Armando Capók (Gibara, Kuba. 1979) Zinema, Telebista eta Irrati Zuzendaritza ikasi zuen Habanako Goi Mailako Arte Eskolan, eta ondoren Dokumentalen Zuzendaritza ikasketak egin zituen San Antonio de los Bañoseko Nazioarteko Zinema Eskolan. Zinema Dokumentaleko irakaslea da Goi Mailako Arte Eskolan. Inercia (2008), La marea (2009), Nos quedamos (2010), Ausencia (2011) eta La certeza (2012) film labur dokumentalak zuzendu ditu, eta nazioarteko hainbat jaialditan aukeratu eta saritu dituzte. Agosto proiektua, Capóren lehen film luzea, Donostia Zinemaldiko Koprodukzio Foroaren (2014) eta Zinema Eraikitzen sailaren (2017) aukeran sartu zen.