Santiago del Estero, Argentina. Ninok 12 urte ditu, eta homosexuala izateagatik erasotzen dute. Hura babesteko, mendietan dagoen finka batean langileburu hasiko da aita, eta familia osoa hara joango da bizitzera. Siestak luzeak dira. Nino gertatutako guztiaren errudun sentituko da, eta aurki duen sendotzak kezkatuko du. Landa-eremu sinestun eta sineskeriatsu horretan, Almamularen kondaira ezagutuko du Ninok: mendian bizi den izaki bat omen da, eta berekin eramaten omen ditu lizunkeriaren bat egin dutenak. Piztiaren harrapakin erraza dela sentituko du Ninok, eta ahalegin guztiak egingo ditu hura erakarri eta harekin joateko. Ez daki, ordea, edozein kondairak konta dezakeena baino okerragoa dela mendiak ezkutatzen duena.