Eva 33 urte betetzear da, eta abuztuan Madrilen geratzeko erabakia fede-egintza bihurtu du. Egunak eta gauak abagune gisa aurkezten zaizkio, eta, udako dantzaldiak ospatu bitartean, beste pertsona batzuekin topatuko da Eva, eta haiei laguntzen saiatuko da, egiaz bere buruari laguntzen ari zaiola jakin gabe. La virgen de agosto egunkari gisako film bat da: errebelazio bila ari den emakume baten barne-bidaia; udako ipuin apur bat filosofiko eta mistikoa, eta alaia eta jostagarria hasieratik amaieraraino.
Jonás Truebak (Madril, 1981) film luze hauek idatzi eta zuzendu ditu: Todas las canciones hablan de mí (2010), zuzendari berri onenaren Goya saria ekarri ziona; Los ilusos (2013); Los exiliados románticos (2015), Epaimahaiaren Sari Bereziaren irabazlea Malagako zinema-jaialdian; eta La reconquista (2016), Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatutakoa. Quién lo impide ere zuzendu du; gazteengana hurbildu nahi duen proiektu zinematografiko bat, zenbait piezatan aurkeztutakoa, aribideko film bat ere badena. Haren azken lanak, La virgen de agosto-k, Epaimahaiaren Aipamen Berezia y el premio FIPRESCI jaso zuen Karlovy Varyko azken zinema-jaialdian.