Vir eta Lluís urtebetez soilik egon dira elkarrekin haurdun daudela jakitean. Hala, 9 hilabetez, Bartzelonako bikote gazte horren abenturari jarraituko diogu: haien bizitzaren aldaketa itzela, beldurrak, pozak, itxaropenak eta, haurdunaldian, aurrean haziko zaizkien errealitateak.
Laburgintzan ibilbide emankorra garatu ondoren, Carlos Marques-Marcetek (Bartzelona, Espainia. 1983) lehenengo film luzea filmatu zuen: 10.000 km (2014). Hari esker bost sari lortu zituen Malagako zinema-jaialdian –besteak beste, film onenaren Urrezko Biznaga eta zuzendari onenaren Zilarrezko Biznaga–, eta zuzendari berri onenaren Goya saria eraman zuen. Bere bigarren film luzeak, Tierra firme-k (2017), BFI London Film Festival jaialdian izan zuen munduko estreinaldia, eta bi Gaudí sari irabazi zituen: film onenarena eta gizonezko aktore onenarena. Los días que vendrán filma Rotterdamgo zinema-jaialdian ikusi zen estreinakoz, eta film onenaren, zuzendari onenaren eta emakumezko aktore onenaren sariak jaso zituen Malagako zinema-jaialdian.