El cuarto reino filmak komunitate marjinal baten eguneroko bizitza islatzen du, New Yorkeko auzo batean. Erresuma bitxi horretan, aukeren herrialdeak hitzemandakoaz guztiz bestelakoa den errealitatearekin desengainatuta daude, bai zailtasunak dituzten estatubatuarrak, bai legez kanpoko etorkinak. Hala eta guztiz ere, itxaropenari eusten diote.
Adán Aliagak (San Vicente del Raspeig, Espainia. 1969) La casa de mi abuela (2006) filmarekin egin zuen zuzendaritzan debuta, eta, besteak beste, film dokumental onenaren Joris Ivens saria eraman zuen Amsterdamgo Zinema Dokumentalaren Jaialdian. Ordutik beste zazpi film luze zuzendu ditu eta askotariko zinema-jaialdietan saritu dituzte. Álex Lora (Bartzelona, Espainia. 1979) bitan izan da Sundance zinema-jaialdiko Sail Ofizialean, Odysseus Gambit (2012) eta Godka Cirka (2014) film laburrekin; azken horrek, gainera, film labur onenaren Gaudí saria irabazi zuen. 2018an, Goya sarietarako izendatutako The Fourth Kingdom film laburra zuzendu zuten biek elkarrekin. DocumentaMadrid-en eta Malagako zinema-jaialdian aurkeztutako El cuarto reino film luzearen oinarria izan zen lan hori.