1963. urtean, diktadura frankistaren pean, bi suediar ikaslek Espainiara bidaia egin zuten demokraziaren aldeko mugimenduen berri hedatzeko. Chicho Sánchez Ferlosio unibertsitate-trobadore gaztearekin harremanetan jarri ziren, eta Stockholmera itzultzean disko bat egin zuten haren abestien grabaketarekin. Canciones de la Resistencia española izenburua jarri zioten, eta izengabe utzi zuten egilearen eta idazlearen eremua. Diskoak berehalako arrakasta izen zuen Eskandinavia osoan.
David Truebak (Madril, 1969) 1996an egin zuen zuzendaritzan debuta, Cannesko Errealizadoreen Hamabostaldian aurkeztutako La buena vida filmarekin. Lan nabarmengarriak egin ditu: Soldados de Salamina (2003) Cannesko Un Certain Regard sailean proiektatu zen; Bienvenido a casa-k (2006) zuzendari onenaren saria eskuratu zuen Malagako zinema-jaialdian; La silla de Fernando (2006), Luis Alegrerekin batera zuzendua, Donostiako Zabaltegi sailean eman zuten; Madrid, 1987 (2011) Sundancen eta Zabaltegin aurkeztu zen; Vivir es fácil con los ojos cerrados (2013) Donostian lehiatu eta sei Goya sariren irabazle suertatu zen –besteak beste, film onenarena–; eta Casi 40-k (2018), La buena vida filmaren sekuelak, Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen Malagako zinema-jaialdian.