Bi familia oso desberdin, baina, bietan ala bietan, adingabe transgenero bat. Violetak 11 urte egin berri ditu. Aspaldi erabaki zuen neska-izena eduki eta neskak bezala jantzi nahi zuela. Gurasoek, harrituta, denbora behar izan zuten haren nortasun berria onartzeko, eta gaur egun bizitza zoriontsua darama Violetak. Alanen istorioa guztiz bestelakoa da: institutuan jazarpena egin zioten, eta familiaren babesa ez zen nahikoa izan haren jaioterria guztiz hunkitu zuen amaiera saihesteko.
David Fernández de Castro (Londres, 1969) gidoilaria eta zuzendaria da. Bereziki, gai sozial eta historiko-politikoek pizten diote interesa. El Papus, anatomía de un atentado (2010), Entre el cielo y la tierra (2014), Ajoblanco, crónica en rojo y negro (2015) eta Priorat (2016) dokumentalak zuzendu ditu. Azken hori dokumental onenaren Gaudí sarirako hautagaia izan zen. Marc Parramonek dibulgazio zientifikoko eta gai sozialeko dokumentalak zuzendu ditu; besteak beste, Injusticia exprés (2015), Montekarloko telebista-jaialdiko Urrezko Ninfaren irabazlea; Filosofía a la presó (2015), SEMINCIko sariduna; Refugio Dresde (2016); eta Mensajes de frontera (2017).