Izua eta komedia uztartzen dituzten zazpi istorio. Umore beltzeko zazpi une, bitxiak bezain hurbilak. Aurrera egiten ez duen gizarte baten gaineko zazpi ikuspegi surrealista: familia, haur behartsua, auzotarrak, maizterra, enpresaria, tranbiak harrapatutako gizona, eta ezkontza. Umore beltzeko zazpi istorio, gizarte disfuntzional batean.
Esteve Solerrek (Bartzelona, Espainia. 1976) dramagileak 19 hizkuntzetara itzulitako eta mundu osoan estreinatutako lanak idatzi ditu. Gerard Quinto (Manresa, Espainia. 1978) La Vanguardia egunkariko zinema-kritikaria eta hainbat azterlan eta libururen egilea da –adibidez, Reservoir Dogs– Dirigido por aldizkariko bildumaren barruan. David Torras (Súria, Espainia, 1972) kudeatzaile kulturala, egile-zinemaren erakusketaria –Cineclub Manresa elkartean ardura nagusiak bere gain harturik indartu zuen alderdi hori– eta ikus-entzunezkoen ekoizlea izan da. Hirurek Interior.Familia (2014) film laburrarekin egin zuten zuzendaritzan debuta, eta, besteak beste, Sitgeseko eta Clermont-Ferrandeko zinema-jaialdietan aurkeztu zen. 7 razones para huir, haien lehenengo film luzea, Malagako zinema-jaialdian lehiatu da aurten.