Paris, 1930. Salvador Dalí eta Luis Buñuel mugimendu surrealistako adierazle nagusiak dira jadanik. Ustekabean, L'âge d'or filmaren inguruko eskandaluaren ondoren dirurik gabe geratuko da Buñuel. Egoera zail horretan, ezingo dio bere hurrengo proiektuari heldu: Espainiako eremu behartsuenetako bati buruzko dokumental bat, Hurdes eskualdeari buruzkoa. Hala ere, Ramón Acín eskultore eta lagun minak loteria-billete bat erosiko du, eta irabaziz gero filma ordainduko diola hitz emango dio. Harrigarriki, lagun izango du zortea.
Salvador Simó (Badalona, Espainia. 1968), besteak beste, Disney (Paris) eta MPC (Londres) konpainientzat aritu da lanean. Aurrebistaratze eta layout departamentuan lan egin zuen, adibidez, The Chronicles of Narnia: Prince Caspian (2008), Prince of Persia: The Sands of Time (2010) eta Skyfall (2012) filmetan, eta sekuentzia-buru gisa The Jungle Book (2016), Passengers (2016) eta Pirates of the Caribbean: Dead Men Tell No Tales (2017) filmetan. 2008an, Asian animazioko telesail bat zuzentzen hasi zen, eta azkenean 500 minutu baino gehiago egin zituen zuzendari. Buñuel en el laberinto de las tortugas-ek Epaimahaiaren Saria lortu zuen Los Angelesko Animation Film Festival jaialdian, eta Malagako zinema-jaialdian ere lehiatu zen.