Superbotereekin zaila da ez nabarmentzea. Hegan egin ahal izatea, superikusmena edukitzea edo metroko trena gelditzea errailetik irten ez dadin… eta gero bulegora itzultzea, normala izateko ahaleginetan, ez da erraza izan Juan Lópezentzat… edo beharbada bai, zoriontsu izateko goizeko kruasana besterik ez baitu behar… …eta Juanek ez dakielako bere baitan daramala berebiziko sekretu bat, bere planeta, Chitón, Skorba maltzurretik eta haren alaba Ágata misteriotsutik salbatuko duena. Lópezen bizitza ordenatuan Luisa, gaztaroko amodioa, agertzen denean, azaleratzeko arriskuan geratuko da sekretua. Orain ez dago ezkutatzerik. Juanek haren arreta erakarri behar du, baina ez daki, hala, azkenean bera aurkitu, harrapatu eta Chitón suntsitu ahal izango dutela Skorbak eta Ágatak. Iritsi da… SUPERLÓPEZ bihurtzeko unea!
Javier Ruiz Calderak (Bartzelona, Espainia. 1976) 2009an zuzendu zuen bere lehenengo film luzea, Spanish movie, eta zinema-aretoetako film ikusiena izan zen bi astez. Haren bigarren lana, Promoción fantasma (2012), film onenaren eta publikoaren sarien irabazle izan zen Bruselako Fantasiazko Zinema Jaialdian. Ondoren Tres bodas de más (2013) egin zuen, Goya sarietan zazpi izendapen lortu zituen filma, eta lehenbizikoz hurbildu zen komikien mundura Anacleto agente secreto (2015) efektu espezial onenen Goya saridunarekin. Aurten, Superlópez-ekin berriz irabazi du sari hori.