Jordi duela 51 urte jaio zen, garuneko paralisiarekin. Ezin du hitz egin, baina taula bat erabiliz komunika daiteke. Modu horretan azalduko dio Maiderri, film honen zuzendariari, 21 urte zituenean Jainkoak hitz egiten ziola sentitu zuela lehen aldiz. Orain, ordea, gurasoen etxetik egoitza batera bizitzera joan da, eta han ez du berriz sentitu Jainkoa. Urtean behin, Lourdesko santutegira erromesaldian joaten da Jordi, eta han bilatzen du Jainkoarekin konektatzea, nahiz eta ez dakien Jainkoa berriz itzuliko zaion. Opera prima. Ikusmira Berriak egoitza-programaren bitartez garatutako proiektua. REC Grabaketa Estudioa postprodukzio saria.
Maider Fernández Iriartek (Donostia, 1988) Gizarte Hezkuntza ikasi zuen UPV / EHUn, Telebista eta Zinema Ekoizpenean ESCIVIn eta Dokumentazio Sorkuntzako Masterra UPFn. Bere lanak zenbait zinema-jaialditan eta arte zentrotan erakutsi ditu arrakastaz, horietako asko Las Chicas de Pasaik kolektiboarekin. Gaur egun, pelikulak zuzentzen ditu eta zenbait hezkuntza proiektutan parte hartzen du, besteak beste, Cinema in curs-en eta Drac Màgic ikus-entzunezko kooperatiban. Gainera, zuzendaritzako eta gidoigintzako tutoretza lanak egiten ditu Bartzelonako Unibersitat Autònoma-UABren sormen dokumentaleko Teoria eta Praktika Masterrean.
Las letras de Jordi, bere lehen film luzea, 2017an Ikusmira Berriak programan aukeratuta izan zen eta bertan REC Grabaketa Estudioa Postprodukzio Saria jaso zuen.