90eko hamarkadaren hasiera Buenos Airesen. Amandak 10 urte ditu eta hiru anai-arrebetan zaharrena da. Gurasoak bananduta daudenez, umeak etxe batetik bestera ibiltzen dira. Aitarekin daudenean, heldu batek bezala jokatu behar du Amandak, eta etxeko guztiez –ahal duen bezala– arduratu behar da, Gustavo nahiko bitxia delako eta seme-alabak bere burua baino pittin bat gehiago bakarrik maite dituelako. Egun batean, herrialdetik eta aitaren bizimodu arduragabetik urruti bizitzera joatea proposatuko die amak, eta Amandari kezkak sortuko zaizkio. Opera prima.
Ana García Blayak (Buenos Aires, 1979) Komunikazioaren Zientziak ikasi zituen Buenos Aireseko Unibertsitatean. Ekoizpeneko laguntzaile, zuzendaritzako laguntzaile eta muntatzaile gisa hasi zen zinemaren eta publizitatearen munduan. 2008an, Pablo Solarz-ek irakatsitako gidoi-lantegietan parte hartzen hasi zen. Haietako batean idatzi zuen bere lehen film luzea: "Julia", ondoren Las buenas intenciones izena hartu zuena. 2015ean Solarzekin gidoigile hasi zen, eta 2017an Zinema eta Ikus-entzunezko Institutu Nazionalaren (INCAA) lehiaketa irabazi zuen gidoi horrekin. Las buenas intenciones, zuzentzen duen lehen lana, Ventana Sur jaialdiko Primer Corte sailean saritu zuten 2018an.