Meir 68 urteko ingeniari erretiratua da, eta hiru hamarkadaz arduratu da herriko ospakizun tradizionala antolatzeaz. Baina ardura hori nahi ala ez kenduko diote eskarmentu gabeko nerabeei emateko, eta bere mundua kolokan ikusiko du. Bere sena eta bizkortasuna berreskuratu nahian, kontra egiten hasiko zaio egoera saihetsezinari: bere gorputz fisikoaren traizioari, bere seme-alabekiko distantzia gero eta handiagoari, eta adierazgarritasun ezari. Greenland (2014) film laburrarekin Nest Film Students saria irabazi zuen Oren Gerner zuzendariaren opera prima.
Oren Gernerrek (Petah-Tikva, Israel. 1984) Zuzendaritza eta Gidoigintza ikasketak egin zituen, Tel Aviveko Minshar Arte Akademian. 2014an gradu-amaierako film laburra zuzendu zuen, Greenland. Lan horrek Nest Students saria irabazi zuen, eta Israelgo Zinema Akademiaren sarietan film labur onenen artean izendatu eta Sundancen proiektatu zen. Ondotik, Shark Tooth (2016) eta Gabriel (2018) iritsi ziren. Azken hori, Israel eta Frantzia arteko koprodukzio bat, Cannesko zinema-jaialdiko film laburren Sail Ofizialean lehiatu zen. Africa zuzentzen duen lehenengo film luzea da.