Graduatu den egun berean, Charlottek jakingo du Georgiako bere herrira itzuli dela bere lehenbiziko maitea, trauma ikaragarria bizi eta urtebetez desagertuta egon ondoren. Baina, gau horretan, bere adineko neska bat hilda aurkituko dute, eta gero beste bat. Beldurgarria den zerbait gertatzen ari da inguruan, eta Charlotten azken uda amesgaizto kutsua hartzen joango da. Opera prima.
David Raboyk (Washington DC, 1989) New Yorkeko Unibertsitateko Tisch School of the Arts fakultatean ikasi zuen zinemagintza. The Giant, bere lehen film luzea, 2012an zuzendutako eta Locarnoko zinema-jaialdian aurkeztutako izen bereko film laburrean oinarrituta dago.