Lyongo hiriko alkatea, Paul Théraneau, egoera zailean dago. Politikan 30 urte egin ondoren, ideiarik gabe geratzen hasia da, eta hutsune existentzial moduko bat bizi duela iruditzen zaio. Ezbehar horri aurre egiteko, Alice Heinmann filosofo bikaina kontratatzea erabakiko du. Bien artean garatuko den elkarrizketan, haietako bakoitzaren izaerak drastikoki aldatuko du mundua ikusteko eta ulertzeko duten modua. Label Europa Cinema saria Cannesko azken Errealizadoreen Hamabostaldian.
Nicolas Pariser (Paris, 1974) aktorea eta idazlea da, zinema zuzendariaz gain. Azken jarduera horretan, film labur hauek zuzendu ditu: Le jour où Ségolène a gagné (2008), La République (2010) eta Agit Pop (2013). Lehenengo film luzea, Le grand jeu izeneko thriller politikoa, 2015ean zuzendu zuen, eta Locarnoko zinema-jaialdian lehiatu zen. Haren bigarren filmak, Alice et le maire-k, Europa Cinemas Label saria jaso zuen aurtengo Cannesko zinema-jaialdiko Errealizadoreen Hamabostaldian.