Aita-alaba batzuk, emakumeak ia-ia desagertu diren mundu batean. Kontakizun honek gehiegi babesten duen aita bati buruz hitz egingo digu, agerian utzirik zein zaila den seme-alabak heztea eta haiei bizitzen irakastea, egun batean bakarrik hegan egin ahal izan dezaten.
Casey Affleckek (Falmouth, AEB. 1975) 2010ean zuzendu zuen bere lehen film luzea, I’m Still Here, Veneziako zinema-jaialdiko Biografilm sariaren irabazlea. Joaquin Phoenix izan zen filmaren protagonista. Light of My Life bigarren filma du, eta zuzendaria ez ezik protagonista ere izan da. Gainera, filmarekin Berlingo zinema-jaialdiko Panorama sailean lehiatu zen. Aktore gisa egin dituen lanetan hainbat film aipa daitezke: Gerry (2002) Gus Van Santekin eta Matt Damonekin batera idatzi zuen; The Assassination of James by the Coward Robert Ford (2007) filmari esker antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren Oscar sarirako hautagai izan zen; Gone Baby Gone-n (2007) Ben anaiaren esanetara jardun zuen; eta Manchester by the Sea-k (2016) gizonezko aktore onenaren Oscar saria ekarri zion.