Aseguru-iruzur bat ikertzen, Panama Hiritik finantza-munduaz baliatzen ari diren bi abokaturenganaino iritsiko da alargun bat.
Steven Soderbergh gidoilaria, zuzendaria, ekoizlea, argazki-zuzendaria eta muntatzailea da. Bere lehen film luzea, Sex, Lies and Videotape (1989), Cannesko Urrezko Palmorriaren irabazlea eta jatorrizko gidoi onenaren Oscar sarirako hautagaia izan zen. 2000. urtean, zuzendari onenaren Oscarrerako hautagaitza bikoitza lortu zuen, Erin Brockovich eta Traffic filmengatik, eta bigarrenarekin saria eraman zuen. Haren filmografian badira beste lan nabarmengarri batzuk, halaber: Ocean’s Eleven (2001); Che (2008), Benicio del Torori Goya saria eta Canneseko gizonezko aktore onenaren saria eman zizkiona; eta Side Effects (2013), Berlinen lehiatutako filma. Duela gutxi High Flying Bird zuzendu du, eta joan den otsailean Netflix-en estreinatu zen. The Laundromat Veneziako azken zinema-jaialdian lehiatu zen.