1945, Leningrad. II. Mundu Gerrak ingurua suntsituta utzi du, bai eraikinak, bai biztanleen bizitzak. Bi emakume gazte, Iya eta Masha, hondamendi horretan beren bizitzak berregiten saiatuko dira. Tesnota / Closeness (Zabaltegi-Tabakalera, 2017) filmarekin debuta egin ondoren, Cannesko Un Certain Regard saileko zuzendari onenaren saria eskuratu zuen Kantemir Balagov errusiar zuzendari gazteak.
Kantemir Balagovek (Nalchik, Errusia. 1991) Molodoï echtchio (Still Young, 2013) eta Pervyjja (First I, 2015) film laburrekin eta Andyukha (2014) dokumental laburrarekin ekin zion zuzendari-lanari. Lehenengo film laburra, Tesnota (2017), Cannesko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean aurkeztu, eta FIPRESCI saria lortu zuen han. Gainera, Donostia Zinemaldian aipamen berezia egin zion Zabaltegi - Tabakalera saileko epaimahaiak. Bigarren film luzearekin –hau da, Beanpole– Cannesko Un Certain Regard sailera itzuli da aurten, eta zuzendari onenaren saria eta FIPRESCI saria eraman ditu han.