Kyle eta Mike oso harreman estua duten bi lagun min dira, harik eta Mike Kyleren andregaiarekin oheratzen den arte. The Climb-ek bi gizonen arteko harreman tirabiratsu baina iraunkorra kontatuko digu, barrez, oinazez eta haserrez jositako urteetan zehar. Haien arteko lotura estua lagun on guztien artean dauden (edo falta diren) mugei buruzko film aberats, bihozbera eta sarri barregarria bihurtu duten benetako adiskide batzuen istorioa ere bada.
Michael Angelo Covino (????) zinema-zuzendaria, ekoizlea eta aktorea da. One Night Stand (2007), The Liberation of Teddy Wendin (2008), Surprise Surprise (2010) eta The Climb (2018) film laburrak zuzendu ditu. Azken hori, izen bereko film luzea oinarritu duen lana, Sundance zinema-jaialdian estreinatu zuen. 2017an Hunter Gather ekoitzi zuen; harekin, Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen South by Soutwest zinema-jaialdian, baita Cassavetes sarirako hautagaitza lortu ere. Beste lan aipagarri batzuk ere ekoitzi ditu: Keep in Touch-en (2015), ekoizle ez ezik, antzezle eta idazkide izan zen; Babysitter (2015) South by Southwest-en proiektatu zen; eta Kicks Tribecako zinema-jaialdian estreinatu zen, 2016an. The Climb Cannesko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean aurkeztu da aurten.