Sevilla. Neskato baten istripuzko heriotzak polizia ustelen eta narkotrafikatzaileen sare bat emango du argitara. Eli inspektorea arduratuko da kasuaz. Polizia talde baten eta neskatoaren aita Juanen mesfidantzei aurre egin beharko die. Gainera, azken horrek justizia bere kabuz ezartzea erabakiko du.
Paco Cabezasek (Sevilla, Espainia. 1976) 2005ean filmatu zuen bere lehen film laburra, Carne de neón, eta urteak egin ditu gidoiak idazten, adibidez, Spanish Movie eta Bon Appetit filmetan. Lehenengo film luzea, Aparecidos, 2007an egin zuen, eta 2010ean atzetik etorri zen Carne de neón film luzea. Nazioartean oso harrera ona izan zuen. Egun, Madril eta Los Angeles artean bizi da, eta hain zuzen ere, hor filmatu ditu azken bi filmak, Tokarev (2014), Nicolas Cagek protagonizatua, eta Mr. Right (2015), Sam Rockwell eta Anna Kendrickekin. Azken urteetan telesailak zuzentzen ere hasia da: besteak beste, Penny Dreadful, Dirk Gently, Into the Badlands, The Strain eta Fear the Walking Dead.