Higiniok eta Rosak hilabete gutxi daramatzate ezkonduta, Gerra Zibila piztu eta, ondorioz, gizonaren bizitza arrisku larrian jartzen denean. Emaztearen laguntzaz, Higiniok etxean zulo bat egin eta denbora batez bertan ezkutatzea erabakiko du. Errepresaliak jasotzeko beldurrak eta elkarrenganako maitasunak 30 urtetik gora iraungo duen itxialdi batera kondenatuko dute bikotea.
Aitor Arregik (Oñati, Espainia.1977), Jon Garañok (Donostia, 1974) eta Jose Mari Goenagak (Ordizia, Espainia. 1976) film luze nabarmenak sortu dituzte Moriarti ekoiztetxean elkarlanean: Lucio (Arregi eta Goenaga, 2007) Donostia Zinemaldian estreinatu zen eta dokumental onenaren Goya sarirako izendatu zuten; 80 egunean (Garaño eta Goenaga, 2010) Zinemiran aurkeztu zuten eta Sebastiane saria irabazi zuen Donostian; Loreak (Garaño eta Goenaga, 2014) Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialean lehiatu zen, eta film onenaren Goya sarietarako izendatu eta Oscar sarietan Espainia ordezkatzeko aukeratu zuten; eta Handia-k (Arregi eta Garaño, 2017) Epaimahaiaren Sari Berezia eta Irizar saria irabazi zituen Donostian, 10 Goya sari eramateaz gain.