Hectorrek 17 urte ditu eta adingabeen zentro batean bizi da. Txakurrek lagundutako birgizarteratze-terapiara doa eta bera bezain lotsatia eta iheskorra den animalia batekin lotura estua du. Baina txakurra adopzioan ematen dutenean, haren bila joateko ihes egitea erabakiko du Hectorrek. Horrela hasiko da ustekabeko bidaia bat, Ismael anaia nagusia, Cuca amona, bi txakur, behi bat eta beste zenbait animalia lagun dituelarik.
Daniel Sánchez Arévalok (Madril, 1970) 2006an zuzendu zuen lehenengo film luzea, AzulOscuroCasiNegro, eta hainbat sari irabazi zituen harekin: Europa Cinemas Label saria Veneziako zinema-jaialdian, baita 3 Goya sari ere (besteak beste, zuzendari berri onaren saria), eta jatorriko gidoi onenaren saria eta Epaimahaiaren Sari Berezia Malagako zinema-jaialdian. Ondoren, zuzentzen jarraitu zuen: Gordos (2009), Raul Arévalori antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren Goya saria eman ziona, eta Primos (2011). La gran familia española-k (2013), Goya sarietarako 11 izendapen lortu, eta bi sari eraman zituen: antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren saria (Roberto Álamo) eta jatorriko abestirik onenarena. Diecisiete filmarekin, lehenengo aldiz parte hartuko du Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean.