Anna Bronsky musikako institutu bateko biolin-irakaslea da. Gainerako irakasleak kontra agertu arren, eskolan mutil bat onar dezatela lortuko du Annak, talentu nabarmena duela sumatu baitu. Ordutik aurrera ardura handiz lan egingo du Alexanderrekin, eta azterketa partziala egiteko prestatuko du, bere seme Jonasi gero eta arreta gutxiago emanez. Gero eta gehiago urrunduko da bere senar Philippe Bronsky biolin-egilearengandik ere. Bere maitale eta lankide Christianek boskote batean sartzeko konbentzituko du. Kontzertuan huts egingo du, ordea, eta presioa handituko da. Orain Alexander bihurtu da Annaren tresna, eta betiere aurrerago eta gorago eramango du. Azterketaren eguna iristen denean, gertaerek tragediaren bidea hartuko dute…
Ina Weissek (Berlin, 1968) ibilbide luzea egin du aktore-lanetan, batez ere, telebistan. Das Ende einer Nacht (2012) filmari esker, Alemaniako telebistaren emakumezko aktore onenaren saria irabazi zuen, eta Ein großer Aufbruch-ek (2015) Adolf Grimme saria eman zion. 2000an eta 2002an Zuzendaritza ikasi zuen Hanburgoko Unibertsitatean. Bere graduazio-film laburrak, Alles anders-ek, First Steps saria irabazi zuen Alemanian 2002an. Bere lehenengo film luzea, Der architekt, 2009ko Berlinalen estreinatu zen, eta gidoi onenaren saria irabazi zuen Max Ophüls zinema-jaialdian. Das vorspiel zuzentzen duen bigarren film luzea da.