Sarah Koloniako Europako Espazio Agentzian entrenatzen ari den frantses astronauta bat da. Programa zorrotz horretako emakume bakarra da. Stellarekin bakarrik bizi da, zazpi urteko bere alabarekin. Sarah errudun sentitzen da alabarekin denbora gehiago eman ezin duelako. Haren maitasuna egundokoa da, aztoragarria. Sarah aukeratzen dutenean “Proxima” izeneko urtebeteko espazio-misio bateko tripulazioan parte hartzeko, kaosa sortuko da amaren eta alabaren arteko harremanean.
Kitchen (2004, Cannesko zinema-jaialdiko film laburren lehiaketa), Magic Paris (2006) eta Piña Colada (2009) dokumentalak zuzendu eta gero, Alice Winocour (Paris, 1976) zuzendariak 2012an egin zuen bere lehen film luzea, Augustine; Cannesko Kritikaren Astean aurkeztu zen, eta bi César saritarako izendapenak lortu zituen Frantzian. Jarraian Maryland (2015) thrillera zuzendu zuen, eta Cannesera itzuli zen harekin, oraingoan Un Certain Regard sailera. Proxima hirugarren film luzea du.