Vikar, jendearekin trakets moldatzen den arkitektura-ikasle bat, Hollywood aldera joango da autobusez, ikusi dituen film eskasetan inspirazioa harturik. Larru-arras moztutako buruan duen tatuajeak Soledad aktore ederra txundituko du; Montgomery Clift eta Elizabeth Taylor erakusten ditu, Leku bat eguzkitan filmean agertu bezala. Laster zinemagintzan hasiko da Vikar, lehenbizi diseinatzaile eta ondoren muntatzaile, eta bidaia liluragarria egingo du pelikulen munduan, baina, aurkikuntza ia-ia lazgarri bat tarteko, tragedian amaituko da guztia.
James Franco (Palo Alto, AEB. 1978) nagusiki antzezle gisa da ezaguna, besteak beste, Spider-Man (2002), Milk (2008) eta 127 hours (2010) filmetan aritu baita, baina gainera dozenatik gora film luze idatzi eta zuzendu ditu The Ape (2005) filmarekin kamera atzean debuta egin zuenetik. Film laburrak eta telebistarako lanak ere egin ditu: kasurako, Fool’s Gold (2005), The Broken Tower (2011), Sal (2011), Bukowski (2013), The Sound & the Fury (2014), In Dubious Battle (2016) eta The Pretenders (2018). The Disaster Artist lanarekin, film onenaren Urrezko Maskorra irabazi zuen 2018an Donostian, eta egokitutako gidoi onenaren Oscar sarirako izendatu zuten.