Phillip, hamahiru urteko mutiko bat, astebetez etxetik desagertuko da arrastorik utzi gabe. Itzultzen denean, amari bizitzaren gaineko ikuspegia aldatuko diote erantzun nahi dituen galderek. Amak eta semearen irakasleek ezin dute susmatu baino mutila zertan ari zen naturaren mendean geratuz eta heriotzara hurbilduz, aitaren heriotza dela eta. Amak ezingo du onartu semeak bere bizitza duela eta alor horretan eragin mugatua izan dezakeela.
Angela Schanelecek (Aalen, Alemania. 1962) hainbat lan zuzendu ditu: Das Glück meiner kleinen Schwester-ek (My Sister's Good Fortune, 1995) Alemaniako Zinema Kritikarien Elkartearen film onenaren saria lortu zuen; Plätze in Städten (Places in Cities, 1998) Cannesko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean aurkeztu zen; Marseille-k (2004) ere emanaldia izan zuen sail horretan; Nachmittag (Afternoon, 2007) Berlinaleko Forum sailean proiektatu zen; eta Der traumhafte Weg (The Dreamed Path, 2016) Locarnon lehiatu zen. Ich war zuhause, aber filmari esker zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza jaso zuen Berlingo aurreko zinema-jaialdian.