Udako egun bat, herriko igerilekua: beroa, nerabeak, familiak, bikoteak, txonboak, garagardoa eta ogitartekoak tabernan. Medium nerabe bat norbaiten bila ari da Espainiako mapa baten gainean pendulu bat mugituz. Ezohiko zerbait gertatuko da ohikoaren artean: mutil bat itotzear dago, eta norbait salbatzera joango zaio igerilekuko uraren gainetik oinez. Bainulariek naturaltasunez hartuko dute gertatutakoa eta ezer gertatu izan ez balitz bezala jarraituko dute.
Chema García Ibarrak (Elx, Espainia. 1980) El ataque de los robots de Nebulosa-5 (2009), Protopartículas (2010), Misterio (2013) eta Uranes (2014) filmak zuzendu ditu; guztiak ere "etxeko zientzia fikziokoak", aktore profesionalik gabe eginak, eta, besteak beste, Cannes, Berlin, Sundance eta BAFICI zinema-jaialdietan aurkeztuak eta sarituak. Ion de Sosak (Urnieta, Espainia. 1981) True Love (2011) eta Sueñan los androides (2014) zuzendu ditu. Azken hori García Ibarrarekin eta Jorge Gilekin batera idatzi zuen. Gainera, argazki-zuzendaritzaz arduratu zen La disco resplandece (2016) film laburrean; García Ibarrak zuzendua, epaimahaiaren aipamen berezia lortu zuen Zabaltegi - Tabakalera sailean. Elkarrekin zuzendu duten lehenengo lana, Leyenda dorada, Berlingo zinema-jaialdiko film laburren Sail Ofizialean lehiatu zen.