Federicok Magdarekin harremana haustea erabakiko du, baina neska aurreratu egingo zaio. Federico depresio sakon batean eroriko da. Hala ere, bizitza aldatzen hasiko zaio amonak hil aurreko hilabeteetan eman zizkion patata knishe izoztuak aurkitzen dituenean etxeko izozkailuan.
Martín Rejtmanek (Buenos Aires, 1961) New Yorkeko Unibertsitatean (NYU) ikasi zuen zinemagintza. Rapado (1992) filmarekin egin zuen zuzendaritzan debuta, eta ondoren ere lanean jarraitu du: Silvia Prieto (1999) Donostiako Made in Spanish sailean aurkeztu zen; Los guantes mágicos-ek (2004), Argentinako film onenaren FIPRESCI saria irabazi, eta Donostiako Horizontes sailean parte hartu zuen; Entrenamiento elemental para actores (2009) Federico Leónekin batera zuzendu zuen; eta Dos disparos (2014) Locarnoko zinema-jaialdian lehiatu zen, eta Donostiako Horizontes Latinos sailean aurkeztu. 2007an Copacabana dokumentala zuzendu zuen, Mexiko Hiriko FICCOn dokumental onenaren FIPRESCI sariaren irabazlea. Shakti Berlingo zinema-jaialdiko film laburren Sail Ofizialean lehiatu zen. Aurten Nest Film Students saileko epaimahaiaren presidentea da.