Leok, bolada txarra pasatzen ari den boxealari gazte batek, bere 'lehenengo maitea' ezagutuko du: Monica, prostituta eta drogazalea izan arren inozentziari eutsi dion neska bat. Ez daki, ordea, Monika droga-trafikoko kontu batean nahastu dela nahi gabe, eta gau osoan zehar atzetik segika izango dituzte polizia ustel bat, yakuza bat, haren etsaia, eta txinatar triadek bidalitako hiltzaile bat. Haien guztien patuek elkar gurutzatuko dute.
Takashi Miike (Yao. Japonia. 1960) 90eko hamarkadan hasi zen zuzendaritzan, zuzenean bideoan editatutako aurrekontu eskaseko filmak eginez. Orduz geroztik, lan-ibilbide oparo eta eklektikoa garatu du: genero guztietako ehunetik gora lanek osatzen dute. Muturreko indarkeria modu pertsonalean jorratzen zituzten lanei esker –Audition (1999), Visitor Q (2001), Ichi the Killer (2001), One Missed Call (2003) eta Dead or Alive (1999 - 2002) trilogia, besteak beste– kultuko zuzendari bihurtu zen. Azken urteoetan, 13 assassins (2010), As the Gods Will (2014) eta Blade of the Immortal (2017) filmak zuzendi ditu, beste hainbaten artean. Hatsukoi Cannesko aurreko zinema-jaialdiko Errealizadoreen Hamabostaldian aurkeztu zen.