Aita hiltzen denean, Eliécerrek ardurapean hartu beharko du Esperanza izeneko arrebaorde ezezaguna. Hiriburura eraman beharko du, txikitan arreba abandonatu zuen amaren bila. Neskatoaz arduratuko ez dela erabaki duenez, eta bere eginkizuna bete nahian, bidaiari ekin beharko dio Eliécerrek. Bidea Toño txalupari gaztearekin egitea onartuko du; hark boxeo-txapelduna izateko joan nahi du hirira. Bide amaieran, berak eta Esperanzak galdutako familia berriz aurkitu nahi duen erabaki beharko du Eliécerrek.
Joan Gómez Endarak (Bogotá, Kolonbia, 1976) film labur hauek zuzendu ditu: Asunto de gallos (2010), OIdartes-Alcaldía de Bogotá saria eta Sail Ofiziala Clermont-Ferrandeko nazioarteko zinema-jaialdian 2012an, eta La cartera, Bartzelonan filmatua 2011n. Zuzendaritza Zinematografikoko masterran egin zuen Bartzelonako Zinema eta Ikus-entzunezkoen Goi Eskolan (ESCAC) eta egun El árbol rojo (Kolonbia, Panama, Frantzia) film luzearen postprodukzioan dabil. Hari esker, hainbat sari jaso ditu bere garapen-fasean: besteak beste, Ibermedia futnsaren koprodukzio-pizgarria.