Hilda Concepción herrian bizi den emakume bakarti bat da. Nahita, ingurukoekin dituen afektu-harreman guztiak hausten ditu. Semeak hainbat urteren ondoren bisita egingo diola jakinarazten dionean, Hildaren bizitza etengo da. Hala, bere etxea eta irudia hobetzeko lanean hasiko da, azken garaian utzita ditu eta. Eguna hurbiltzen denean, semeak bisita bertan behera utzi eta mugagabeki atzeratuko du. Orain, uda iraganean bizi beharko du Hildak.
Agustín Bancherok (Montevideo, Uruguai, 1987) Errealizazio Zinematografikoko lizentzia atera zuen Uruguaiko Zinema Eskolan. Film labur aipagarriak idatzi eta zuzendu ditu: De las casas blancas 2013an estreinatu zen Uruguain, eta, besteak beste, Londreseko LLAFF, Bilboko Zinebi, Mexikoko Distrital eta Amsterdamgo World Cinema zinema-jaialdietan proiektatu zen; eta Las pérdidas (2015), berriz, Buenos Airesko Malba zinema-jaialdian, duela gutxi. Las vacaciones de Hilda lehen film luzea du.