Soja-sail baten erdian, Madalena trans emakumearen gorpua dago. Luziane itxaropen handirik gabe bizi da aldirietako auzo batean, amari lanean laguntzen. Hiriaren beste muturrean dagoen urbanizazio itxi batean, Cristianok soja-sailez arduratzeko gai dela frogatu nahi die senitartekoei. Errekan, Biancak eta beste lagun trans batzuek, ahal duten heinean, Madalenaren heriotza prozesatuko dute. Nahiz eta elkar ez ezagutu, Madalenaren espirituak, hiri gainean hegaka, lotu egingo ditu. Opera prima.
Madiano Marcheti (Porto dos Gaúchos, Brasil,1988) unibertsitatean hasi zen film laburrak idazten eta zuzentzen. 2013an Vácuo eta Travessias zuzendu zituen, eta São Pauloko nazioarteko Kinoforum zinema-jaialdian erakutsi zituzten biak ala biak. Ondotik, 2014an, O Lugar Mais Frio do Rio iritsi zen: VII. Janela Internacional de Cinema do Recife-n ohorezko aipamena egin zioten, eta Cinélatino, 27èmes Rencontres de Toulouse zinema-jaialdian aukeratu zuten. 2016an Essa Barra Que é Gostar de Você zuzendu zuen, Mimo zinema- eta musika-jaialdiari hasiera eman zion film laburra. Madalena lehen fikzio-film luzea du.