David Imazek Euskaditik ihes egin behar izan zuen 70eko hamarkadaren erdialdean, beretarrek baztertu eta traizioa leporatu ziotenean. Kalifornian zoriona aurkitu arren, oraindik atsekabea sortzen dio iraganak, eta erru-sentimenduak ez dio utziko bizitzaren azken egunak lasai ematen. Joseba Altuna, txikitako laguna, agur esatera joango zaio, eta, bide batez, konpondu gabekoak konpontzera. Denbora luzea eman dute elkar ikusi gabe, baina iritsi da egiari aurre egiteko unea. Bernardo Atxagaren izen bereko eleberrian oinarritua.
Fernando Bernués (Donostia, 1961) Tanttaka Teatroko eta Tentazioa Produkzioak ekoiztetxeko sortzaileetako bat da, eta ibilbide ezaguna egin du antzerkian, zineman eta telebistan. Antzerkian zuzendu dituen lanen artean, nabarmentzekoak dira, adibidez, El florido pensil, Novecento: El pianista del Océano eta Sueño de una noche de verano. Zinemarako, bi film labur zuzendu ditu Mireia Gabilondorekin batera: Kutsidazu bidea (2005) Donostian aurkeztu zen, Zuzendari Berriak sailean; eta Mugaldekoak (2009) Zinemiran eman zuten. Soinujolearen semea filmak Huelvako zinema-jaialdiko Sail Ofizialean parte hartu zuen.