Dirty Martinik eta Tigger!ek, New Yorkeko undergroundaren izarrek, beren probokaziozko eta erreibindikaziozko adierazpide artistikoen sekretuetako batzuk azalduko dizkigute New Yorkeko Off-Off-Broadway eszenako night-club eta kabaretetan. Aldi berean, beren eguneroko intimitatetik, ulertaraziko digute zer borrokari, zer gakori eta zer arrazoiri esker diren oraindik neo-burlesque fenomenoaren figurak eta erreferenteak, joera horrek 90eko hamarkadan New Yorken eztanda egin zuenetik 20 urte igaro direnean.
Iban del Campok (Arrasate-Mondragón, Gipuzkoa. 1971) Erasmus beka bati esker ezagutu zuen zinemagintza, Parisko Nouvelle Sorbonne unibertsitatean doktoregoko ikastaro bat egin bitartean. Hala, Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko Sormenezko Dokumental Masterrean izena eman zuen. Fikzio-film, dokumental nahiz dokumental faltsu laburrak zuzendu eta ekoitzi ditu, eta hainbat zinema-jaialdietan aukeratu eta saritu dituzte, bai estatuan bai nazioartean. Film labur hauek osatzen dute haren filmografia: Lo bakarrik (2008), Dirty Martini (2009) –Donostian aurkeztu zen, Zinemiran–, Katebegitik (2011) eta Espedizio Handia (2018), Kimuak-en aukeraren barruan Donostian proiektatua. Glittering Misfits zuzentzen duen lehenengo film luzea da.