Chennuk 15 urte zituela egin zuen lehen delitua: kaleko ume izatea. Eta infernuan sartu zen: Pademba Road. Freetowngo helduen kartzela. Infernuan Mr. Sillah da nagusi eta ez dago itxaropenik. Chennuk lau urteren ondoren lortu zuen ateratzea. Orain bertara itzuli nahi du.
Raúl de la Fuente (Iruñea, 1974). Zuzendaria, gidoilaria eta muntatzailea. Another Day of Life bere film luzeak 2018ko EFA sarietan eta 2019ko Goya eta Platino sarietan Europako animazioko film luze onenaren saria eta Donostia Zinemaldian Ikusleen saria eskuratu zituen, eta Canneseko zinema-jaialdiko Sail Ofizialean estreinatu zuten. Egin dituen film laburren artean nabarmentzekoak dira Minerita (Film labur dokumentalaren Goya saria 2014an eta 2016ko Oscarretarako semi-finalista), La fiebre del oro eta Virgen negra.