Raquel etsi-etsian dabil. Bere egoera pertsonala dela eta, 35.000 euro beharko ditu (lagunartean '70 binlanden' esaten dena) eta hurrengo 24 orduetan beharko ditu gainera. Bere azken itxaropena bankuan mailegua lortzea da. Transakzioa ixtear dagoenean bi lapur sartuko dira, ordea, eta are gehiago zailduko da Raquelen egoera. Beraz, aukera bakarra izango du: denbora bere aurka duela, diruarekin alde egin beharko du handik, edozein preziotan.
Koldo Serra (Bilbo, 1975) Amor de madre (1999) eta El tren de la bruja (2003) film laburrak zuzenduz hasi zen lanbidean, eta mundu osoko zinema-jaialdietan hautatu eta saritu zituzten. Bigarrenak Europako fantasia-film labur onenaren Urrezko Méliès saria jaso zuen, besteak beste. Formatu luzean bi lan zuzendu ditu: The Backwoods (2006), Gary Oldman protagonista duen film bat, Donostia Zinemaldiko New Directors sailean lehiatutakoa, eta Gernika.The Movie (2016). Telebistan ere aritua da, Gominolas, El comisario, Muchachada Nui, Karabudjan, La fuga eta El Ministerio del Tiempo telesailetarako ataletan zuzendari. Egun, La casa de papel telesaila zuzentzen dabil. 70 binladens hirugarren film luzea du.