tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Sailak eta filmak
Hors normes / The Specials
Perlak

Bruno eta Malik lagunen istorioa. Hogei urtez bestelako mundu batean bizi izan dira biak: autismoa duten umeen eta nerabeen munduan. Irabazi asmorik gabeko bi erakunderen arduradunak dira, eta gazteak prestatzen dituzte autismo larria duten pertsonak zaintzeko. Hala, elkarte berezi bat sortuko dute, ohiko inguruetatik kanpo, berdinik gabeko pertsonaia batzuentzat. Intouchables (Sail Ofiziala, 2011) eta Samba (Sail Ofiziala, 2014) lanen egileen azken film luzeak Canneseko zinema-jaialdia itxi zuen, lehiaketaz kanpo.

BIOGRAFIA

Éric Toledanok (Paris, 1971) eta Olivier Nakachek (Surenes, Frantzia. 1973) osatutako gidoigile eta zuzendari tandema film laburren alorrean nabarmendu zen; bereziki, haien bigarren lanak, Les petits souliers-ek (1999) Publikoaren Saria lortu zuenean Parisko zinema-jaialdian. Ondoren, Je préfère qu'on reste amis (2005), Nos jours heureux (2006) eta Tellement proches (2009) film luzeak zuzendu zituzten. Bitan eman diote amaiera Donostia Zinemaldiari, lehiaketaz kanpo: Intouchables (2011) filmarekin –nazioartean arrakasta handia bildu zuten, halaber– eta hiru urtera Samba-rekin (2014). 2017an Urrezko Maskorra lortzeko lehiatu ziren Le sens de la fête (C'est la vie) filmarekin. Hors normes-ek Cannesko zinema-jaialdiari amaiera eman dio aurten.

PROGRAMAZIOA
d. 25
22:30h.
Aretoa: Principal
J.B. (frantsesa) azpitituluak espainieraz eta elektronikoak ingelesez
Prentsa eta akreditatuak. Lehenetsitako sarbidea duten akreditazioek eta prentsakoek izango dute lehentasuna
d. 26
18:30h.
Aretoa: Teatro Victoria Eugenia
J.B. (frantsesa) azpitituluak espainieraz eta elektronikoak ingelesez
Publikoaren Kuttuna saria botua emateko Emanaldia.
Publikoaren Sarirako botazio saioa
 Aurkezpena   
Aurretiko salmenta agortuta. Proiekzioaren egunean bertan salgai.
d. 27
20:15h.
Aretoa: Principe, 3
J.B. (frantsesa) azpitituluak espainieraz
Aurretiko salmenta agortuta. Proiekzioaren egunean bertan salgai.
d. 28
18:30h.
Aretoa: Principe, 3
J.B. (frantsesa) azpitituluak espainieraz
Aurretiko salmenta agortuta. Proiekzioaren egunean bertan salgai.
d. 28
23:30h.
Aretoa: Antiguo Berri, 6
J.B. (frantsesa) azpitituluak espainieraz
Salgai
Aurretiko salmenta agortuta. Proiekzioaren egunean bertan salgai.
Agortuta
K1eko arratsalde (19:00) eta gaueko emanaldiak:
Agortuak dauden emanaldietarako (orga keinukari) sarrerak egunean bertan salgai aterako dira Kursaaleko leihatiletan 17:00etatik aurrera.
FITXA
Zuzendaria
Olivier Nakache , Éric Toledano
Gidoia
Olivier Nakache, Éric Toledano
Ekoizpena
Quad Films
Nicolas Duval Adassovsky
Salmentak
Banaketa
A Contracorriente Films
Argazkia
Antoine Sanier
Muntaketa
Dorian Rigal-Ansous
Musika
Vincent Piant
Antzezleak
Vincent Cassel, Reda Kateb, Hélène Vincent
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Iraupena
114 m.
Herrialdea
Frantzia
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea