tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Sailak eta filmak
De nuevo otra vez / Again once Again
Horizontes Latinos

Romina familiaren etxera itzuliko da ama izan ondoren. Bere semearen, Ramónen, aitarengandik urrun, bere amaren, Mónicaren, etxean babestuko da. Han amaren denboran murgilduko da, baita alaba-denboran ere, eta zer nahi duen argitzen saiatuko da. Buenos Airesen bisitan, aleman-eskolak emango ditu Rominak, eta ezkongabeko bizitza egiten saiatuko da, gauez ateratzen. Semea maitatzen hasi aurretik nolakoa zen jakin nahi du. Nor den ulertu behar du, bere jatorrira itzuliz eta familiako historiaren zati bat berreginez. Romina Paula idazle, dramagile eta aktoreak zuzendutako lehen lana. Rotterdamgo zinema-jaialdiko Bright Future sailean aurkeztua.

BIOGRAFIA

Romina Paula (Buenos Aires, 1979) idazlea, dramagilea, antzerki-zuzendaria eta aktorea da. Buenos Aireseko Arte Dramatikoko Eskola Metropolitanoan ikasi zuen dramaturgia, eta nazioartean ibilbide handia izan duten lanak estreinatu ditu dramagile eta zuzendari gisa. Horrez gain, ¿Vos me querés a mí?, Agosto eta Acá todavía eleberriak argitaratu ditu. Antzezle gisa, emakumezko aktore berri onenaren Sur saria irabazi zuen Santiago Mitreren El estudiante (2011) filmari esker, eta Matías Piñeiroren Todos mienten (2009) eta La princesa (2014) filmetan aritua da. De nuevo otra vez, berak idatzi eta zuzendutako lehenengo film luzea, Rotterdamgo azken zinema-jaialdian estreinatu zen.

PROGRAMAZIOA
d. 24
16:00h.
Aretoa: Kursaal, 2
J.B. (espainiera, alemana) azpitituluak ingelesez eta elektronikoak espainieraz
 Aurkezpena eta Hitzaldia 
  • Romina Paula (Zuzendaria, Gidoilaria, Aktorea)
  • Diego Dubcovsky (Ekoizlea)
  • d. 24
    21:00h.
    Aretoa: Antiguo Berri, 6
    J.B. (espainiera, alemana) azpitituluak ingelesez eta elektronikoak espainieraz
    d. 25
    09:00h.
    Aretoa: Principe, 2
    J.B. (espainiera, alemana) azpitituluak ingelesez eta elektronikoak espainieraz
    d. 26
    23:00h.
    Aretoa: Trueba, 2
    J.B. (espainiera, alemana) azpitituluak ingelesez eta elektronikoak espainieraz
    Salgai
    Aurretiko salmenta agortuta. Proiekzioaren egunean bertan salgai.
    Agortuta
    K1eko arratsalde (19:00) eta gaueko emanaldiak:
    Agortuak dauden emanaldietarako (orga keinukari) sarrerak egunean bertan salgai aterako dira Kursaaleko leihatiletan 17:00etatik aurrera.
    FITXA
    Zuzendaria
    Romina Paula
    Gidoia
    Romina Paula
    Ekoizpena
    Varsovia Films
    Diego Dubcovsky
    Salmentak
    Compañia de Cine
    Argazkia
    Eduardo Crespo
    Muntaketa
    Eliane Katz
    Musika
    Germán Cohen
    Antzezleak
    Romina Paula, Mónica Rank, Ramón Cohen, Mariana Chaud, Pablo Sigal, Denise Groesman, Esteban Bigliardi
    Formatua
    DCP FOLLOWING DCI
    Iraupena
    84 m.
    Herrialdea
    Argentina
    © Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

    Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea