Tsujiguchi Hironobu japoniar pastelgile famatuak bostetan irabazi du Parisko Salon du Chocolat saria eta, hala eta guztiz ere, ez dago bere buruarekin pozik. Txokolate-errezeta berriak prestatzeko osagaien bila Japonian eta Ekuadorren zehar egin duen bidaiari buruz hitz egingo digu film honek.
Takashi Watanabesek (Miyagi, Japonia. 1979) TV Asahi Production sortu zuen 2003an, informazio-programak ekoizteko. Haietako asko pertsonak ardatz zituzten dokumentalak ziren. Denboran zehar, ehunetik gora pertsonalitate elkarrizketatu zituen; besteak beste, idazle, politikari eta enpresari nabarmenak. Era berean, Japoniako tsunamia gertatu eta berehala, inguru hartan informazioa biltzen aritu zen, eta hondamendiko eremuaren egoeraren berri eman du ordutik. 2012an, programa dokumental bat ekoitzi zuen Japoniako altxor teknologikoari, Hayabusa zundari, buruz. Le chocolat de H zuzentzen duen lehenengo lana da.