tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Sailak eta filmak
Rocks
Sail Ofiziala

Rocks nerabeak etorkizunerako amets handiak eta lagun leial eta dibertigarriak ditu, baita anaia txiki maitekor baina apur bat bihurria ere, Emmanuel. Rocksek gustuko du eskola (beste edozein nerabek adina), eta bizitza betea eta zirraragarria darama East Londonen bere lagunekin batera. Rocksen mundua hankaz gora jarriko da eskolatik iritsi eta ama joan egin dela aurkitzen duenean. Diru apur bat eta sentitzen duela azaltzeko ohar bat besterik ez ditu utzi. Anaiarekin geratzera eta kosta ahala kosta harrera-sisteman ez sartzera erabakita, etxetik joan eta auzoko zokoetan ezkutatuko da Rocks. Egunak gogortu eta sekretua ezkutatzeko zailagoa bihurtu ahala, maite duten pertsonak urrunduko ditu Rocksek, eta haren lagunartean arrailak agertuko dira. Agintariek azkenean aurkitzen dutenean, talde bakar batengana jo ahal izango du babes bila: lagunengana. Gaztaroko bizipozari, erresistentzia-ahalmenari eta espirituari buruzko film bat.

BIOGRAFIA

Sarah Gavronek Brick Lane (2007) filmarekin egin zuen zuzendaritzan debuta; BAFTA sari baterako hautagai izan zen, eta Alfred Dunhill Talent saria jaso zuen Londresko zinema-jaialdian. Aurrez, telebistan, zuzendari berri onenaren BAFTA saria lortu zuen BBCrentzat This Little Life (2003) filma egin zuenean. 2013an, The Village at the End of the World dokumentalak Grierson sarirako hautagaitza eta Margaret Mead saria irabazi zituen. 2015ean bere bigarren fikzio-film luzea zuzendu zuen, Suffragette, Carey Mulligan, Helena Bonham Carter, Meryl Streep eta Brendan Gleeson antzezleak bilduta. Azken horrek antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren saria lortu zuen British Independent Film Awards sarietan. Duela gutxi, Transparent telesailaren 4. denboraldia zuzendu du Amazon Studios-entzat.

PROGRAMAZIOA
d. 26
09:00h.
Aretoa: Teatro Victoria Eugenia
J.B. (ingelesa) azpitituluak espainieraz
Publikoarentzako, prentsarentzako eta akreditatuentzako emanaldia
d. 26
12:00h.
Aretoa: Kursaal, 1
J.B. (ingelesa) azpitituluak espainieraz
Publikoarentzako, prentsarentzako eta akreditatuentzako emanaldia
d. 26
19:00h.
Aretoa: Kursaal, 1
J.B. (ingelesa) azpitituluak espainieraz
Aurretiko salmenta agortuta. Proiekzioaren egunean bertan salgai.
d. 27
23:00h.
Aretoa: Principe, 7
J.B. (ingelesa) azpitituluak espainieraz
d. 28
21:00h.
Aretoa: Antiguo Berri, 2
J.B. (ingelesa) azpitituluak espainieraz
Salgai
Aurretiko salmenta agortuta. Proiekzioaren egunean bertan salgai.
Agortuta
K1eko arratsalde (19:00) eta gaueko emanaldiak:
Agortuak dauden emanaldietarako (orga keinukari) sarrerak egunean bertan salgai aterako dira Kursaaleko leihatiletan 17:00etatik aurrera.
FITXA
Zuzendaria
Sarah Gavron
Gidoia
Theresa Ikoko, Claire Wilson
Ekoizpena
Fable Pictures
Faye Ward, Ameenah Ayub Allen
Salmentak
Altitude Film Sales
Argazkia
Helene Louvart
Muntaketa
Maya Maffioli
Musika
Emilie Levienaise-Farrouch
Antzezleak
Bukky Bakray, Kosar Ali, D'angelou Osei Kissiedu, Shaneigha-Monik Greyson, Ruby Stokes, Tawheda Begum, Anastasia Dymitrow, Afi Okaidja, Sarah Niles
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Iraupena
93 m.
Herrialdea
Erresuma Batua
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea