tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Sailak eta filmak
The Other Lamb
Sail Ofiziala

Selah Artaldea izeneko erlijio alternatibo batean jaiotako neska bat da. Kideak –guztiak emakumeak eta neskak– landa-eremuko barruti batean bizi dira, Artzaina deritzon gizon baten gidaritzapean. Selah nerabezaroaren ateetan dago, eta sinestun erabat sutsua da, baina Sarahrekin harreman estua izaten hasiko da. Sarah baztertutako emazte bat da, eta gero eta eszeptizismo handiagoz hartzen ditu Artzainaren irakaskuntzak. Selahri arkumeen erditze-erritual sakratuan parte hartzen utziko diote: ohore handia da, bizirik ateratzeko horien mendean baitaude emakumeak. Han, esperientzia eraldatzaile bortitza biziko du. Bere errealitatea eta Artzainak berari eta bere ahizpei irakatsitako guztia zalantzan jarraraziko dioten irudipen bitxiak izaten hasiko da orduan.

BIOGRAFIA

Małgorzata Szumowska (Krakovia, Polonia. 1973) Szczesliwy czlowiek (Happy Man, 2000) filmarekin egin zuen kamera atzean debuta, eta Europako Zinemaren Sarietarako izendapena lortu zuen Europako aurkikuntzaren kategorian. 2004an, Sundance zinema-jaialdian aurkeztu zuen Ono, eta 33 sceny z zycia-k (33 Scenes from Life, 2008) Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen Locarnoko zinema-jaialdian; Zinemaldiak, gainera, Eastern Promises (2014) atzera begirakoan sartu zuen. Ondoren, Elles (Sponsoring, 2011), eta W imię... (In the Name Of, 2013) zuzendu zituen, eta azken horrek Teddy saria irabazi zuen Berlingo zinema-jaialdian. Alemaniako lehiaketak beste bitan saritu zuen: 2015ean zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza eman zion Cialo (Body) filmagatik, eta 2018an Epaimahaiaren Sari Berezia lortu zuen Twarz-ek (Mug). 2014an New Directors epaimahaiko kide izan zen Donostian.

PROGRAMAZIOA
d. 23
09:00h.
Aretoa: Teatro Victoria Eugenia
J.B. (ingelesa) azpitituluak espainieraz
Publikoarentzako, prentsarentzako eta akreditatuentzako emanaldia
d. 23
12:00h.
Aretoa: Kursaal, 1
J.B. (ingelesa) azpitituluak espainieraz
Publikoarentzako, prentsarentzako eta akreditatuentzako emanaldia
d. 23
19:00h.
Aretoa: Kursaal, 1
J.B. (ingelesa) azpitituluak espainieraz
d. 24
23:00h.
Aretoa: Principe, 7
J.B. (ingelesa) azpitituluak espainieraz
d. 25
20:45h.
Aretoa: Antiguo Berri, 2
J.B. (ingelesa) azpitituluak espainieraz
Salgai
Aurretiko salmenta agortuta. Proiekzioaren egunean bertan salgai.
Agortuta
K1eko arratsalde (19:00) eta gaueko emanaldiak:
Agortuak dauden emanaldietarako (orga keinukari) sarrerak egunean bertan salgai aterako dira Kursaaleko leihatiletan 17:00etatik aurrera.
FITXA
Zuzendaria
Małgorzata Szumowska
Gidoia
Catherine S. McMullen
Ekoizpena
Rumble Films
Stephanie Wilcox, David Lancaster, Jon Shiffman
Subotica Entertainment
Aoife O'Sullivan, Tristan Orpen Lynch, Marie Gade Denessen
Rooks Nest Entertainment
Julia Godzinskaya, Will Norton
Umedia
Adrian Politowski
Zentropa
Anders Kjærhauge
Salmentak
TrustNordisk
Argazkia
Michal Englert
Muntaketa
Jaroslaw Kaminski
Musika
Rafael Leloup
Antzezleak
Raffey Cassidy, Michiel Huisman, Denise Gough
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Iraupena
92 m.
Herrialdea
Irlanda - Belgika - Polonia - AEB
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea