Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hautatutako proiektuak
Hautatutako proiektuak
Sariak
Sariak

Zinemaldia Startup Challenge enpresa-proiektuen lehiaketa bat da. Ikus-entzunezkoen esparruan teknologia berriak ezartzean oinarritutako ekintzailetza-proiektu berriak sortzearen eta horiek Euskadin garatzearen aldeko apustua egiten duen ekimen publiko-pribatu bat.

Eusko Jaurlaritzak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eta SPRIren bitartez sustatzen du Zinemaldia Startup Challenge, Zinemaldia & Technology jardunaldiaren ekimen nagusia; Donostia Zinemaldiak hauekin lankidetzan antolatzen du Zinemaldia & Technology: Tabakalera, 2deo ikus-entzunezkoen laborategiaren medioz; TECNALIA; ALÍA (Ikus-entzunezkoen Industria Aliantza); eta Vicomtech.

Aurten, lehen aldiz, Espainiako ekintzaile eta startupentzako lehiaketa espezifiko bat sortu da. Lehiaketa hori ‘Spanish Screenings: Financing & Tech’ delakoaren jardueretako bat da; hori da, izan ere, Spanish Screenings XXL merkatuaren –Espainiako ikus-entzunezko ekoizpenerako nazioarteko merkatuaren– bigarren ekitaldia. Proiektua Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (PRTR) barruan dago. Proiektuak Espainiak Europako ikus-entzunezkoen hub gisa duen rola indartzeko, eta Kultura eta Kirol Ministerioak sustatzen du ICAA institutuaren eta Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren bidez, ICEX dela medio. Halaber, deialdi honek arreta berezia jarriko du ekintzaileengan.

Zinemaldia & Technology Donostia Zinemaldiak ikus-entzunezko teknologiaz eta industriaz hausnartzeko erreferentziazko gune bihurtzeko asmoz egindako apustu estrategikoa da.

KONTAKTUA:

startupchallenge@sansebastianfestival.com
Tel.: +34 943 481 217

 

FAQ - Zinemaldia Startup Challenge

Zinemaldia Startup Challenge

NORK HAR DEZAKE PARTE?

Teknologia berrietan oinarritutako ikus-entzunezko enpresa-proiektu berriak proposatzen dituzten ekintzaileei eta startup sortu berriei zuzenduta dago lehiaketa.


ZER BALDINTZA BETE BEHAR DITUZTE STARTUPEK?

Startupek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Ikus-entzunezkoen esparruan teknologia berriak aplikatzean oinarritutako irtenbideak izatea.
  • 2016/12/31n ondoren eratua izatea, Europako herrialderen batean.
  • Enpresa-proiektua Euskal Autonomia Erkidegoan garatu eta martxan jartzeko aukera aztertzea.

ZER BALDINTZA BETE BEHAR DITUZTE EKINTZAILEEK?

Ekintzaileek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • 2020/12/31n 18 urte edo gehiago izatea.
  • Europako herrialderen batean legezko bizilekua izatea.
  • Proiektua Euskal Autonomia Erkidegoan garatu eta martxan jartzeko aukera aztertzea.

NOLA EMAN DEZAKET NIRE PROIEKTUAREN IZENA?
  • Startupek online formulario baten bidez eman behar dute izena. Formulario hori Zinemaldiaren webgunean dago
  • Horrez gain, talde bakoitzak bideo labur bat bidaltzeko eskatuko da, proiektua aurkezteko. Bideo horretan, sustatzaileek proiektua aurkeztu beharko dute. Era berean, informazio osagarria biltzen duten beste eranskin batzuk aurkeztu ahal izango dira (aurkezpenak, demoak, etab.).
  • Proiektuak banaka edo taldeka aurkeztu ahal izango dira, gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez.

ZER SARI DAUDE?

Bi enpresa-proiektu irabazleek 10.000 euroko saria jasoko dituzte eskudirutan. Halaber, 3.000 euro gehiago bideratuko ditu pertsona edo talde ekintzaile batek aurkeztutako proiektu onena saritzeko.

Gainera, 10 proiektu finalistek jasoko dituzte:

  • Zinemaldiko jardueretarako eta ekitaldietarako sarbidea.
  • Hiru gaueko ostatua eta bidaia (klase ekonomikoan), proiektu bakoitzeko gehienez ere bi ordezkarirentzat.
  • Lehenengo egonaldi-urtean Euskadiko Teknologia Parkeen Sarean kokatutako BICetako bateko inkubagailu batean doako sarbidea izateko aukera.
  • Proiektua garatzeko 500.000 euro arteko finantzazioa eskuratzeko aukera (*)

(*) Finantzazioa babesteko eta laguntzeko programa batzuetan, parte-hartzaileek Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta/edo Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza soziala izatea ziurtatu behar dute.


ZINEMALDIA STARTUP CHALLENGEN PARTE HARTZEAK KOSTURIK BADU?
ZINEMALDIA STARTUP CHALLENGEN parte hartzeak ez du inolako kosturik. Programak ez du zure proiektuaren zati bat lagatzea eskatzen parte hartzearen truke.

ZER MOTATAKO PROIEKTUAK IZAN DAITEZKE HAUTAGAI?

Proiektuen helburua enpresa berri bat sortzea edo enpresa sortu berri bat garatzea izan behar du.

Proposamenak honelakoak izan daitezke:

  • Ikus-entzunezko industriako balio-kateko mailaren batean teknologia berriak aplikatzea planteatzen duten enpresa-proiektuak, pertsona fisikoek aurkeztuak.
  • Ikus-entzunezko industriako balio-kateko mailaren batean teknologia berriak aplikatzea planteatzen duten enpresa-proiektuak, startup sortu berriek aurkeztuak.

Ez dira hautagai gisa onartuko ikus-entzunezko edukiak ekoizteko proposamenak (adibidez: film laburren, gidoien, dokumentalen eta abarren proposamenak).
Ez dira onartuko lehiaketa honen aurreko edizioetan saritutako proiektuak.


PRODUKTU EDO ZERBITZU GARATU BAT EDUKI BEHAR DUT?
Ez, ez da beharrezkoa planteatutako produktua edo zerbitzua garatuta egotea. Garatuta ez badago, plan bat daukazula eta produktua edo zerbitzua etorkizunean garatzeko gaitasunak dauzkazula zehaztea garrantzitsua izango da.

PROIEKTU BAT BAINO GEHIAGO AURKEZTU DITZAKET?
Talde/startup bakoitzak gehienez ere hiru proiektu aurkeztu ahal izango ditu eta pertsona berak gehienez ere hiru proposamenetan aurkeztu ahal izango du taldeko kide gisa.

NIRE PROIEKTUA FINALISTA BADA, NAHITAEZ EUSKADIRA JOAN BEHAR DUT HORI GARATZERA?

Ez da nahitaezkoa proiektua Euskadin garatzea. Proiektuak baloratzeko erabiliko den irizpideetako bat taldeek proiektua Euskadiko ekosisteman garatzeko duten motibazioa eta potentziala da.

10 proiektu finalistek beren proiektuak Euskadiko ekintzailetza-ekosisteman garatzeko laguntza-zerbitzu handiak eskuratzeko aukera izango dute. Asko poztuko ginateke hala balitz, eta behar duzun laguntza guztia emango genizuke, aukera hori aztertzea erabakiko bazenu.


NAZIONALITATEAREKIN LOTUTAKO BALDINTZAREN BAT DAGO?

Baldintza bakarra taldeko pertsonek Europako herrialderen batean legezko bizilekua izatea eta proiektu finalistak aurkezteko jardunaldian parte hartzeko lege-baldintzak betetzea da. Aurkezpena 2022ko irailan izango da, Donostian.


NOLAKOA DA HAUTAPEN-PROZESUA?

Proiektuak ebaluatu eta irabazlea aukeratzeko prozesua hiru fasetan banatuta dago:

  • 1. FASEA - Proiektuen hasierako baliozkotzea eta proiektuen lehen hautaketa
    Lehiaketaren koordinazio taldeak jasotako hautagaitza guztiak aztertuko ditu eta hurrengo fasera pasatzeko baldintzak betetzen dituztenak balioztatuko ditu.
  • 2. FASEA - Ebaluazioa eta proiektu finalistak aukeratzea
    Aditu Batzordeak ebaluatuko ditu proiektu aurrehautatuak, oinarrietan definitutako irizpideen arabera. BIC-Euskadiko Enpresa eta Berrikuntza Zentroetako, Tecnaliako eta Vicomtecheko profesionalek osatuko dute batzorde hori. Aditu Batzordeak zehaztuko du zein diren 10 hautagaitza onenak. Horiek finalistatzat joko dira eta hurrengo fasera igaroko dira.
  • 3. FASEA - Ebaluazioa eta proiektu irabazlea aukeratzea
    Epaimahai batek ebaluatuko ditu 10 proiektu finalistak, pitching moduko aurkezpenen bidez, eta oinarrietan definitutako irizpideen arabera. Epaimahaia ikus-entzunezkoen, teknologiaren eta enpresen esparruko itzal handiko profesionalez osatuta egongo da.
    Aurkezpenak Zinemaldia & Technology jardunaldiaren esparruan egingo dira. Proiektuak gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez aurkeztu ahal izango dira.
    Balorazio handiena lortzen duen proiektuak irabaziko du lehiaketa bakoitza.

NORK ESKURATU DITZAKE NIRE DOKUMENTUAK?

Zinemaldia Startup Challenge lehiaketara aurkezten diren hautagaitzen edukia, hala nola ematen den edozein motatako dokumentazioa eta informazioa, konfidentziala izango da eta hala tratatuko dute lehiaketa sustatu duten entitateek. Startup eta pertsona parte-hartzaileek, arau orokor gisa, Lehiaketako Taldeak, Aditu Batzordeak eta Epaimahaiak oinarri hauetan aipatutako ebaluazio- eta hautapen-prozesuetan proiektuari buruzko oinarrizko datuak erabiltzea onartzen dute.


NIRE PROIEKTUA FINALISTA BADA, EUSKADIN AURREZ AURRE AURKEZTU BEHAR DUT?

Bai. Ikus-entzunezkoen, teknologiaren eta enpresen arloko itzal handiko profesionalez osatutako epaimahai batek ebaluatuko ditu 10 proiektu finalistak, pitching moduko aurkezpenen bidez. Aurkezpen horiek Zinemaldia & Technology jardunaldiaren esparruan egingo dira, irailean.


EZ GARA EUSKADIN BIZI. PROIEKTU FINALISTAK AURKEZTEKO JARDUNALDIAN PARTE HARTZEKO BIDAIA- ETA OSTATU-GASTUAK BARNE DAUDE?

Bai. Donostia Zinemaldiak hiru gaueko ostatua eta bidaia ordainduko dizkie gehienez ere talde sustatzaile/startup finalista bakoitzeko bi ordezkariri, Zinemaldia & Technology jardunaldian parte hartzea errazteko.



Aurreko edizioak
2021
2020
2019
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea