tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Zinemaldiaren Egunkaria > Euskal zinemagintzaren makulu sendoa
Euskal zinemagintzaren makulu sendoa
Ostirala, 2019(e)ko irailaren 20

Jose Maria Txepe  Lara  (Madril, 1948) ekoizleak jasoko du Zinemira saria. Hilaren 24an egingo dute Euskal Zinemaren Gala Victoria Eugenian, eta han jasoko du Zinemaldiak eta Ibaia eta EPE ekoizle elkarteek euskal zinemaren pertsona nabarmen baten ibilbidea aitortzeko ematen duten ohorezko saria. 

Zinemagile hasiberriei emandako babes eta laguntzagatik nabarmendu da Lara; berarekin lan egin dute, besteak beste, Daniel Kalparsorok, Mercedes Alvarezek, Asier Altunak eta Telmo Esnalek. Hain zuzen ere, azken bi horien Agur Etxebeste! filma estreinatuko da sari banaketa ekitaldiaren ondoren. Ekoizleak harreman luzea izan du Asier Altunarekin eta Telmo Esnalekin; Txotx, 40 ezetz, Topeka eta Sarean film laburren ondoren, alboan izan zuten beren lehen film luzea, Aupa Etxebeste! zuzendu zutenean ere.

Larak 1985ean hasi zuen zinemarekin harremana, foto finkoko eta kamera-laguntzaileko zereginetan. Beste teknikari batzuekin batera, Euskal Teknikari Zinematografikoen Elkartea sortu zuen. 1987an, Jose Maria Lara P.C. ekoiztetxea sortu eta hamaika film ekoitzi ditu ordutik. Azken hiru hamarkadetako euskal zinemagintzan funtsezkoa izan da ekoizle zereginetan.

I.E.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea